Illunben
Bilbao Basketek erraz irabazi du GBCren aurkako derbia (63-75)
Agentziak | Erredakzioa
Beltzezko gizonek atsedenaldia baino lehen utzi dute erabakita neurketa. RETAbet.es Gipuzkoa Basketek ez du maila eman, eta garaipenik gabe jarraitzen du.
Dominion Bilbao Basket RETAbet.es Gipuzkoa Basket baino askoz nagusiagoa izan da Donostia Arena 2016ko derbian. Bizkaitarrentzat nahikoa izan da lehenengo zatia neurketa erabakita uzteko.
Beltzezko gizonek hasieratik erakutsi dute nagusitasunez; gipuzkoarrak, aldiz, galduta irten dira kantxara. 6-15eko markagailua ezarri due laster, baina donostiarrak, estekan sartutako 7 punturekin, partidan sartu dira berriro.
Hala ere, Bilbao Basketek aurkaria txikitu dute bigarren zatian, Hannah progonista zela (16-25). Berriz hurbildu da Gipuzkoa Basket, baina atsedenaldirako 16 puntuko aldea ezarri dute beltzezko gizonek (25-41).
Itzultzean, erabakita zegoen norgehiagoka, ez soilik aldeagatik, baita bi taldeen jarreragatik ere. RETAbet.es asmatu ez duen bitartean, Mumbru, Raul Lopez eta aipatutako estatubatuarra bikain aritu dira saskiratzeetan.
FITXA TEKNIKOA
RETAbet.es GBC: Llompart (5), Motos, Vrkic (5), Milbourne (4), Doblas (14)- hasierako boskotea- Txemi Urtasun (12), Wear (2), Olaizola (2), Jordi Grimau (11), Lawrence (8).
Dominion Bilbao Basket: Raul Lopez (10), Hervelle (4), Mumbru (20), Bertans (7), James (4) - hasierako boskotea- Ruoff (5), Mendia, Hannah (18), Bogris (4), Todorovic (3), SuarezA. rbitros: Hierrezuelo, Oyon, Sanchez.
Markagailuak: 14-18; 27-46; 44-59; 63-75.