88-70, Andorraren aurka
Bederatzigarren porrota jarraian Gipuzkoa Basketentzat
Erredakzioa
RETAbet.es GBC taldeak 88-70 galdu du Morabanc Andorraren aurka eta Endesa Ligan jokatu dituen bederatzi partidak galdu egin ditu. Fisacek ezin izan du entrenatzaile kargua garaipenarekin estreinatu.
RETAbet.es GBCk 88-70 galdu du Morabanc Andorraren aurka eta Porfi Fisac talde gipuzkoarreko entrenatzaile berriak ezin izan du garaipenarekin debutatu. Gipuzkoa Basketek Endesa Ligan jokatu dituen bederatzi partidak galdu egin ditu.
Lehen laurdena lehiatua izan da. Etxeko taldea sendo kantxaratu da, baina Gipuzkoa Basket garaiz esnatu eta norgehiagoka parekatzea lortu du. Dena den, lehen hamar minutuen amaieran Morabanc Andorrak sei puntuko abantaila eskuratu du (22-16). RETAbet.es GBCk ez du itxura txarra eman lehen laurdenean eta bigarrenari gaizki ekin dion arren, azken txanpan ondo jokatu eta aldeak murriztea lortu du. Partida, 42-39ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Hirugarren laurdenaren hasieran, ordea, Andorra jaun eta jabe izan da. Etxeko taldeak GBCk baino hobeto jokatu eta alde handiak lortu ditu markagailuan. Hala ere, Gipuzkoa Basketek jokoa hobetu du hirugarren laurdenaren azken txanpan eta bederatzi puntura murriztu du desabantaila (64-55). Hirugarren laurdenaren amaieran eskainitako jokoak esperantza txiki bat piztu du gipuzkoarrentzat, baina azkar itzali da, etxeko taldea erabat nagusi izan baita azken laurdenean. Gipuzkoa Basket ezinean ibili da azken hamar minutuetan eta Morabanc Andorrak garaipena eskuratu du (88-70).
Fitxa teknikoa:
88 - Andorra: (22+28+14+24) Sada (7), Navarro (3), Betinho (7), Bogdanovic (14), Shermadini (12) -hasierako bostekoa- Schreiner (8), Clark (21), Jones (2), Stojanovski (12), Pino (2).
70 - Gipuzkoa: (16+18+21+15) Llompart (11), Vrkic (7), Grimau (10), Milbourne (0), Wear (15) -hasierako bostekoa- Rico (8), Urtasun (8), Doblas (11), Olaizola (0), Lawrence (0).
Epailea: Perez Pizarro, Castillo eta Munar.