67-76, UCAMen aurka
Hamarretik hamar porrot Gipuzkoa Basketentzat
Erredakzioa
RETAbet.es GBC taldeak 67-76 galdu du UCAM Murtziaren aurka eta Endesa Ligan garaipena ezagutu gabe jarraitzen dute gipuzkoarrek.
RETAbet.es GBC taldeak 67-76 galdu du UCAM Murtziaren aurka Illunben jokatu duten partida. Gipuzkoa Basketek Endesa Ligako hamar jardunaldi jokatu ditu, eta hamarretan porrota jaso du.
Hasieratik nagusi izan da UCAM Murtzia eta talde bisitariak azkar lortu ditu abantailak (2-9 eta 8-17). Gipuzkoa Basket ezinean ibili da lehen hamar minutuetan eta lehen laurdena Murtziako taldearen aldeko 11-17ko emaitzarekin bukatu da. Bigarren laurdenari oso gaizki ekin dio RETAbet.es GBCk eta UCAM Murtziak ihes egin du markagailuan. Gipuzkoa Basket 11 puntuko desabantailarekin iritsi da atsedenaldira (29-40).
Atsedenalditik bueltan Gipuzkoa Basketek ez du bere jokoa hobetzea lortu eta UCAM Murtziak aurreko bi laurdenetako maila ematen jarraitu du. Horrenbestez, 15 puntuko errenta eskuratu du hirugarren laurdenaren amaieran (47-62). Azken laurdenerako maldan gora egon da partida RETAbet.es taldearentzat eta Murtziako taldeak ez du garaipena lortzeko arazorik izan (67-76).
Fitxa teknikoa:
67.- Retabet.es GBC: Llompart (7), Jordi Grimau (4), Vrkic (13), Milbourne (6), Travis (10)- hasierako bostekoa- Lawrence (3), Txemi Urtasun (6), Doblas (12), Olaizola (5), Rico (1).
76.- UCAM Murtzia: Campazzo (8), Rojas (7), Wood (22), Antelo (13), Lima (8)- hasierako bostekoa- Martín, Cabezas (1), Radovic (8), Lishchuk (4), Ortega, Arteaga, Kelati (5).
Epaileak: Planells, Martin Bertran, Garcia Ortiz.
Markagailuak laurden bakoitzean: 11-17; 29-40- atsedenaldia- 47-62; 67-76.
47-62; 67-76.