80-59, CAIren aurka
RETAbet.es GBCk beste porrot batekin agurtu du urtea
Erredakzioa
Iragan igandean Iberostar Teneriferen aurka denboraldiko lehen garaipena lortu eta asteazkenean Baskoniaren aurka gutxigatik galdu ostean, Gipuzkoa Basketek 80-59 galdu du CAI Zaragozaren aurka.
RETAbet.es GBCk ezin izan du urtea garaipen batekin agurtu, CAI Zaragozaren aurka 80-59 galdu baitu. Iragan igandean Ibrostar Teneriferen aurka denboraldiko lehen garaipena lortu zuen talde gipuzkoarrak; ondoren, Baskoniaren aurkako derbia galdu egin zuen, baina irudi ona emanda, eta igande honetan Endesa Ligako 12. porrota jaso du.
Parekatuta hasi da lehia Zaragozan (5-5), baina lehen minutuak pasa ostean, etxeko taldea hamaika puntuko abantaila lortzera iritsi da (16-5). Partidako lehen txanpan kolpe latza hartu arren, Gipuzkoa Basketek bere jokoa hobetu eta aldeak murriztea lortu du, lehen hamar minutuak sei puntuko desabantailarekin bukatuz (23-17). Lehen laurdenaren amaierako erreakzioa, ordea, ezerezean geratu da bigarren laurdenean. CAI Zaragoza jaun eta jabe izan da laurden honetan eta abantaila handiak lortu ditu lehen unetik. Ondorioz, Zaragozako taldea 17 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (45-28).
Hirugarren laurdenean, talde gipuzkoarra ez da aldeak murrizteko gai izan. CAI Zaragoza jaun eta jabe izan da, eta etxeko taldeak bigarren laurdenean lortutako abantaila handitu egin du (68-44). Azken laurdenerako dena erabakita egon da, eta CAIk ez du garaipena lortzeko arazorik izan (80-59).
Fitxa teknikoa:
80 - CAI Zaragoza (23+22+23+12): Bellas (2), Linhart (4), Benzing (22), Jelovac (12), Norel (10) -hasierako bostekoa- Henry (3), Romera (-), Sastre (11), Sergi García (3), Pere Tomas (6), Fotu (7) eta Kanacevic (-).
59 - RETAbet.es GBC (17+11+16+15): Llompart (2), Txemi Urtasun (11), Vrkic (8), Wear (11), Doblas (2) -hasierako bostekoa- Agbelese (4), Lawrence (1), Rico (-), Mikel Motos (-), Olaizola (2), Jordi Grimau (15) eta Landry (3).
Epaileak: Benjamin Jimenez, Vicente Bulto eta Planells.