Itxi

ACB Liga

Kanaria Handia-Lagun Aro, (83-68): Jipoia hartu dute gipuzkoarrek

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Kanariarrek partida erabakita utzi dute bigarren laurdenean. Xacobeok galdu egin du Murtziaren aurka eta gipuzkoarrak jaitsiera postuetatik at jarraitzen dute.

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek jipoia hartu zuen Kanaria Handiaren aurka 83-68 galdu ondoren. Xacobeok 67-79 galdu zuen Murtziaren aurka eta horri Ester jaitsiera postuetatik at jarraitzen dute gipuzkoarrek, galiziarrak baino garaipen bat gehiagorekin.

Pablo Lasok zuzendutako taldea indartsu hasi zen 4-8 irabazten jarriz, baina orduan etorri zen Kanariako taldearen erreakzioa eta etxekoek markagailua irauli zuten (9-8). Momentu horretatik aurrera etxeko taldea izan zen nagusi eta Kanaria Handiaren aldeko 21-15eko emaitzarekin bukatu ziren lehen hamar minutuak.

Bigarren laurdenean partida erabakita utzi zuen talde kanariarrak. Gipuzkoarrek ez zuten jakin nola geratu etxekoen jokoa eta erasoan ere ez zuten jakin nola asmatu. Horrenbestez, 18 puntuko aldearekin iritsi zen etxeko taldea atsedenaldira (44-26).

Atsedenaldiaren ondoren partida ez zen aldatu, Kanaria Handia izan zen jaun eta jabe hirugarren laurdenean eta aurrez lortutako abantaila mantentzeaz gain gehitu egin zuen abantaila hori (70-43).

Kanaria Handiak 27 puntuko abantaila izan zuen hirugarren laurdenaren bukaeran eta Lagun Arok aldeak pixka bat murriztu arren jipoituta amaitu zuen. Kanaria Handiak garaipena lortu zuen 83-68ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

83. Kanaria Handia 2014 (21+23+26+13):Norris (2), Carroll (15), Savane (12), Augustine (10), Moran (11), hasierako bostekoa, McDonald (18), Bellas (-), Fisher (2), Sanders (10),Dasic (-) eta Alvarado (3).

68. Lagun Aro GBC (15+11+17+25):Detrick (10), Uriz (6), Panko (3), Ignerski (2) y Doblas (6), hasierako bostekoa, Hopkins (5), Sánchez (-), Miralles (11), Barbour (14), Lorbek(-) eta Rai Lopez (11).