Liga ACB
Lagun Aro GBC-DKV Joventut, (78-70): Salbazioa, gertuago
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek ondo jokatu du lau laurdenetan eta merezitako garaipena lortu du Pepu Hernandezen taldearen aurka.
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek garaipen garrantzitsua lortu du etxean DKV Joventuti 78-70 irabazi ondoren eta gipuzkoarrek salbazioa gertuago dute orain.
Partida hasieratik oso ondo jokatu zuen Lagun Arok eta ondo aritu ziren bai erasoan eta bai defentsan. Dena den, DKV ere ez zen gaizki ibili eta ez zion aldentzen utzi etxeko taldeari (21-16).
Bigarren laurdenean partida asko berdindu zen. Pablo Lasoren taldeak ez zuen gaizki jokatu, baina DKVk asko hobetu zuen eta aldeak murriztu zituen. Norgehiagoka etxekoen aldeko 39-35eko emaitzarekin iritis zen atsedenaldira.
Atsedenalditik bueltan partida oraindik gehiago berdindu zen. Lagun Arok laureen honetan izan zuen arazo gehien Joventuten erasoak geratzeko. Dena den, 59-57ko emaitzarekin bukatu zen hirugarren laurdena.
Azken laurdenean oso ondo jokatu zuen talde gipuzkoarrak. Ez ziren urduri jarri Pablo Lasoren mutilak nahiz eta asko zeukaten jokoan eta honek garaipenera arte eraman zituen. Azkenean, 78-70eko emaitzarekin irabazi zuen Lagun Arok eta salbazioa gertuago dute.
Fitxa teknikoa:
78.- Lagun Aro GBC: Hopkins (7), Detrick (10), Uriz (18), Panko (9), Doblas (9)- hasierako bostekoa- Sergio Sánchez, Miralles (9), Ignerski (3), Barbour (13), Lorbek, Rai Lopez.
70.- Joventut: Tripkovic (10), Bogdanovic (7), Norel (10), Tomás, Fernández (4)- hasierako bostekoa- Valters (5), Antonio Bueno, Hernandez Sonseca (15), Koffi (5), Eyenga (7), Tucker (7), Franch.