Itxi

ACB Liga

Estudiantes-Lagun Aro GBC (74-73): Ez dute azken jokaldian asmatu

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak Estudiantesen aurka galdu du Madrilen. Lasorenek ez dute azken jokaldian asmatu eta lehenengo laurdeneko 28-14ko aurkako partziala ezin izan dute irauli.

Lagun Aro GBC-k Estudiantesen aurka galdu du (74-73) eta Xacobeori, jaitsiera-psotuak mugatzen dituen taldeari, bi garaipeneko aldea ateratzen dio.

Opari eguna izan da Madrid Arenan. Hasteko, Lagun Arok 16-0eko partziala oparitu dio lehenengo lau minutuetan. Estudiantesek ere opari itxurosoa egin dio bigarren laurdenean talde donostiarrari: 2-13koa gipuzkoarren alde.

Madrildarrak izutu omen ziren lehenengo partzial ikusgarriaren ondoren eta pixkanaka-pixkanaka donostiarrak errekuperatu egin dira. Hala ere, aldeko 28-14eko emaitzarekin heldu dira lehenengo laurdenaren amaierara Estudianteseko jokalariak.

Bigarren laurdenean etxekoek agur esan diote lehenengoan egindako lanei eta donostiarrek aldea murriztu dute. Atsedenaldira 43-39koarekin heldu dira.

Estudiantes itsutu egin da hirugarren laurdenean eta Lagun Arok zazpi puntuko aldea hartu du (53-60). Hala ere, etxekoen zonakako defentsak 60nakoa jarri du markagailuan.

Une horretatik aurrera, baloi bakoitzak, saskiratze bakoitzak sekulako garrantzia hartu du bi taldeentzat. Carlos Suarezek gidatu ditu bere taldekideak, baina Albert Oliver izan da azken jokaldian asmatu duena.

Lagun Arok ez du jakin azken hiru segundoko tartea kudeatzen eta azken jokaldian ez dute asmatu Lasorenek, ez baitute jaurtiketarik egin.

Fitxa teknikoa:

74 - Asefa Estudiantes (28+15+15+16): Oliver (9), Suárez (19), Caner-Medley (3), Gabriel (13) y Lofton (6) –hasierako bostekoa-, Jasen (12), Granger (2), Clark (2), Driesen (2) eta Popovic (6).

73 - Lagun Aro GBC (14+25+21+13): Hopkins (2), Detrick, Uriz (6), Panko (8) y Doblas (1) - hasierako bostekoa -, Sánchez, Miralles (14), Ignerski (13), Barbour (13), Lorbek (14) eta López (2).

Estudiantes-Lagun Aro GBC (74-73)