Larunbatean, 19:00etan
Lagun Aro GBC-Fuenlabrada: Denboraldiari agur, baina garaipenarekin
Erredakzioa
Talde gipuzkoarra hamahirugarren garaipena lortzen saiatuko da bere jarraitzaileen aurrean, denboraldia ahalik eta ondoen bukatzeko.
Lagun Aro GBC Fuenlabradaren aurka garaipena lortzen saiatuko da ACB ligan jokatuko duen 100. partidan. Pablo Lasoren mutilek, denobaraldia ahalik eta ondoen bukatu nahi dute eta horretarako aukera paregabea daukate Ilumben, etxean. Gauzak horrela, Donostiako taldeak bere 13. garaipena lor dezake denboraldian, orain arteko garaipen marka hautsiz. Gipuzkoa Basketek, gainera, Fuenlabradaren aurkako azken partida gogoan du, Errege Kopatik at geratu baitziren eta porrotak ordutik hasi zirealko heltzen.
Beraz, norgehiagoka ere, jokalai batzuen azken partida izan daiteke, izan ere, hurrengo urteko planetan sartzen ez diren jokalariek ez dutelako lekurik izango Lasoren taldean. Gainera, Lorbekek, ezin izango du partida jokatu belauneko lesioa dela eta, eta badirudi Lasok ez zuela hegalekoa aterako kantxara.