ACB, lehen jardunaldia
Lagun Arok Fuenlabradaran kantxa bisitatuko du
Erredakzioa
Bost porrot jaso ditu Lagun Arok madrildarren aurka jokatutako sei partidetan. Neurketa, igandean 12:30ean.
Lagun Aro GBCk garaipen batekin hasi nahi du ACBko denboraldi berria. Fuenlabradaren kantxa bisitatuko dute gipuzkoarrek, bertan ez dute inoiz garaipena lortu. Madrildarren kontra jokatutako 6 partidetatik, bost galdu dituzte.
Iaz Fuenlabradaren aurka jasotako porrotak eman zion hasiera GBCren bolada kaskarrari. Aurten, egoera ekonomikoa aldatu ez den arren, fitxaketak egin ditu&' || 'nbsp; Donostiako taldeak. Jimmy Baron edota Javi Salgadoren fitxaketek ilusioa piztu dute zaleengan. Andy Panko jokatzeko prest da, baina seguruenik urrun izango duela bere sasoirik onena.