Itxi

Igandean, 18:00etan

Lagun Aro-Cajasol: Denboraldiko lehen garaipena bilatuko dute

Erredakzioa

Donostiako taldeak Ligako lehen garaipena lortu nahi du Ilunben, Joan Plazak zuzendutako talde andaluziarraren aurka.

Pablo Lasoren gizonek aurkari arriskutusa izango dute aurrean, Sevillako Cajasol hain zuzen ere. Fuenlabradaren aurkako porrotaren ondoren, gipuzkoarrek ligako lehen garaipena lortu nahi dute, sailkapenean igotzen hasteko.

Donostiarrek ez dute etxeko ligako lehen partida inoiz irabazi, ACBn daudenetik eta talde andaluziarrak jokatu dituzten azken hiru urteetako partidak irabazi ditu.

Lagun Arok Louis Bullock ederki defenditu beharko du emaitza on bat lortu nahi badu. Horretarako Lasoren mutilak adi egon beharko dira defentsan eta erasoan hobetu behrako dute.