Itxi

Ilumben

Lagun Aro-Cajasol (73-60): Donostiarrek garaipena lortu dute

Erredakzioa

Pablo Lasoren mutilek partida borobila jokatu dute Joan Plazaren taldearen aurka. Baron eta Doblas izan dira taldeko saskiratzaile onenak.

Garaipen garrantzitsua lortu du Gipuzkoa Basketek etxean (73-60) Cajasol talde andaluziarra mendean hartuz. Donostiarrek partida ona jokatu dute defentsan eta Sevillako taldeak ezin izan dio markagailuari buelta eman. Doblas eta Jimmy Baron izan dira talde gipuzkoarreko onenak.

Gipuzkoarrek ondo hasi dute partida saskiraketa errazak gauzatuz eta 9-3ko emaitza lortu dute hasierako minutuetan. Jimmy Baronenek duen klasea erakutsi du kantxan eta David Doblasen laguntzarekin donostiarrek 10 puntuko aldea lortu dute markagailuan (20-10).

Bigarren laurdenean Lasoren mutilak sendo egon dira defentsan eta erasoan saskiraketak heltzen jarraitu dute. Baronek puntu garrantzitsuak lortzen jarraitu du eta etxeko taldea alde politarekin joan da atsedenaldira (40-26). Azpimarratzekoa izan da Lagun Arok burutu duen presioa eta erritmo altua.

Hirugarren laurdenean, talde andaluziarrak gehiago sakatu dueta Callowayren bi hirukoei esker asko hurbildu dira markagailuan, 50-40. Joan Plazaren mutilek gipuzkoarren defentsa errazago gainditu dute atsedenaldiaren ostean eta hirugarren laurdena 53-42ko emaitzarkein bukatu da.

Azken laurdenean Sevillano taldeak 6 puntura hurbiltzea lortu du (57-51), baina etxekoek ederki defenditu dute markagailuan zuten aldea. Salgadok eta Doblasek saskiraketa garrantzitsuak lortu dituzte Gipuzkoa Basketentzat eta Joan Plzaren mutilek ezin izan diote emaitzari buelta eman. Azken emaitza 73-60koa izan da, Lagun lehen denboraldiko lehen garaipenean.

- Fitxa teknika:

73.0- Lagun Aro GBC: Uriz (7), Baron (15) , Doblas (16), Miralles (2), Panko (5)-hasierako bostekoa- Alfonso Sanchez (5), Lorbek, Kone (3), Javi Salgado (10), Lasa, Tskitishvili (10)

60.- Cajasol: Urtasun (5), Kirksay (7), Davis (7), Calloway (14), Ivanov (1)- hasierako bostekoa- Bullock (13), Sastre, Katelynas (4), Satoransky (4), Cabanas, Triguero (5).