Itxi

Endesa Liga

Delteco Gipuzkoa Basketek ezustekoa eman nahi du Unicajaren aurka

Erredakzioa

Leer en Castellano

GBC taldeak igandean jokatuko du Illunben, 18:00etan. Gipuzkoarren helburua da bolada txarrari amaiera ematea.

Henk Norel, Delteco Gipuzkoa Basketeko jokalaria. Argazkia: EFE

Delteco Gipuzkoa Basketek igandean jokatuko du Unicajaren aurka, 18:00etan, Illunben. Donostiarrek azken jardunaldietako bolada txarrari eman nahi diote, faborito argia den Malagako taldearen aurka.

Gipuzkoarrek ondo ekin zioten denboraldiari, baina azken jardunaldietan porrotak pilatu ditu. Bilbao Basketen aurkako derbian oso itxura kaskara eman zuen Gipuzkoa Basketek eta Tecnyconta Zaragoza erabat nagusi izan zen.

Henk Norel da GBC taldeko izarra eta Endesa Ligako jokalari onena hilabete t'erdi honetan. Hala ere, bere taldekideen laguntza beharko du Norelek taldea garaipeneraino eramateko.

 

Albisteak (3)