Itxi

Ohiko Batzar Orokorra

Gipuzkoa Basketek gehiengo zabalarekin atera ditu aurrera bere kontuak

eitb.eus

Leer en Castellano

2.365.000 euroko aurrekontua aurkeztu du 2017-2018 denboraldirako.

Gipuzkoa Basketen 2017ko Ohiko Batzar Orokorra. Argazkia: EiTB

Gipuzkoa Basketek Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra egin du astearte honetan, Donostiako Amara Plaza Hotelean.

Aipatu batzarrean akzioen % 61,46 egon dira ordezkatuta, eta bertan landu diren gai-zerrendako kontu guztiak onartu dira botoen % 99 baino gehiagorekin (% 99,44).

Hartara, talde donostiarraren akziodunek euren oniritzia eman diote 2017/2018 denboraldirako aurkeztutako 2.365.000 euroko aurrekontuari. Kopuru horrek aise gainditzen du aurrekoan izandako aurrekontua, 2016/2017ko denboraldikoa ez baitzen milioi bat eurora iritsi.

Batzarrean jorratutako beste gai bat izan da Angel Manterola Nekane Arzallusek zuzentzen duen kontseiluko kide berri gisa onartzea.

Albisteak (2)