Itxi

76-99

Gipuzkoa Basketek irabazi egin dio mailari eusteko aurkari zuzena den Burgosi

Erredakzioa

Leer en Castellano

Denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu du Delteco GBCk, Burgosi 76-99 irabazita. Ondorioz, bi garaipen ateratzen dizkio azken sailkatua den gaurko aukariari.

San Pablo Burgos-Delteco GBC (76-99). Argazkia: @gipuzkoabasket

Delteco Gipuzkoa Basketek 76-99 irabazi dio San Pablo Burgosi Endesa Ligako 14. jardunaldian. Garaipena oso garrantzitsua da talde gipuzkoarrarentzat, Burgos aurkari zuzena baita mailari eusteko lehian eta orain bi garaipen ateratzen dizkio.

Donostiako taldea 6-0 galtzen hasi da, baina azkar erantzun dio Burgosen hasiera onari eta ez dio alde egiten utzi etxeko taldeari. Pixkanaka, aldeak murrizten hasi da Gipuzkoa Basket, neurketa parekatu egin da, eta lehen hamar minutuak berdinduta amaitu dira (20-20). Bigarren laurdenaren erdialdetik aurrera hasi da GBC abantaila garrantzitsuak lortzen eta partida hautsi egin du atsedenaldira iristean (35-47).

Atsedenaldiaren ostean, erabat nagusi izan da Delteco Gipuzkoa Basket. San Pablo Burgos ezinean ibili da, eta urdirutasunak kalte egin dio etxeko taldeari. Horretaz baliatu da GBC eta 24 puntuko abantaila eskuratu du (56-80) hirugarren laurdenaren amaieran. Azken laurdenerako dena erabakita egon den arren, Gipuzkoa Basketek ez du ezustekorik nahi izan, sendo mantendu da bai erasoan, bai defentsan, eta garaipenak ez dio ihes egin (76-99).

Fitxa teknikoa:

76 - San Pablo Burgos (20+15+21+20): Corey Fischer (13), John Jenkins (14), Deividas Gailius (10), Deon Thompson (6), Goran Huskic (3) -hasierako bostekoa-; Thomas Schreiner (5), Alex Barrera (2), Javi Vega(8), Sebas Saiz(7), Edu Martinez (3), Alex Lopez (5).

99 - Delteco GBC (20+27+33+19): Kenny Cherry (17) , Miquel Salvo (3), Fede Van Lacke (15), Michael Fakuade (8), Henk Norel (16)-hasierako bostekoa-; Xabi Oroz (-), Joan Pardina (1), Xabi Beraza (-), Danny Agbelesse (16), Dani Perez (2), Jordan Swing (13), Daniel Clark (8).

Epaileak: Daniel Hierrezuela, Andres Fernandez, Antonio Sacristan.

onio Sacristan.

Albisteak (3)