Itxi

Iberostar Teneriferen aurka

Delteco GBCk bere seigarren garaipena lortu du (89-70)

Leer en Castellano

Donostiarrek partida erosoa jokatu dute etxean kanariarren aurka eta lehen minutuetatik alde nabarmena izan dute markagailuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Delteco GBCk seigarren garaipena lortu du Endesa Ligan Ibersotar Tenerife aise mendean hartuta (89-70). Kanariarrak Errege Kopa jokatzeko lehian sartuta daude, baina itxura oso eskas eman dute Donostian.

Gipuzkoarrak lehen minutuetan hasi dira markagailuan aldea zabaltzen, Iberostar negargarri aritu dela aprobetxatuta. Lehen laurdenean zortzi puntu bakarrik egin dituzte kanpotarrek.

Bigarren laurdenean, jokoak bide beretik jarraitu du. Norel bikain aritu da, eta kanariarrek ahal izan duten moduan eutsi diote aurkariari, Ponitka jokalarian babestuta. Hala ere, etxekoen aldea 20 puntura iritsi da, eta, horrela, atsedenaldira 41 eta 23ko emaitzarekin iritsi dira.

Hirugarren laurdenean, Fotis Katsikarisen taldeak ez du hobera egin. Delteco GBCk jaun eta jabe izaten jarraitu du eta 25 puntu aurretik ere jarri dira donostiarrak (53-28).

Azken minutuetan, Tenerifek galdutzat eman du partida, Europan ere lehiatu behar dutela kontuan izanda. GBCk ondo eutsi dio bere defentsari eta azkenean garaipena Donostian geratu da.

 

Fitxa teknikoa

89.- Delteco Gipuzkoa Basket: Chery (7), Salvó (1), Van Lacke (12), Clark (21), Agbelese (8)- hasierak boskotea- Dani Pérez (9), Fakuade (7), Norel (13), Swing (4), Pardina, Beraza (5), Azpeitia (2).

70.- Iberostar Tenerife: San Miguel (3), Richotti (2), Beirán (5), Abromaitis (12), Niang (2)- hasierako boskotea- Ponitka (10), Tobey (7), Allen (10), White (5), Vasileiadis (12), Bassas, Vázquez.(2)

Markagailua laurden bakoitzean: 27-13; 41-23- emaitza- 68-47; 89-70.

 



Albisteak (3)

Bideoak (1)