Donostia Arena 2016
Lagun Aro GBC-Valladolid (75-64): Donostiarrak, lidertzan
Erredakzioa
Pablo Lasoren taldeak Blancos de Ruedari irabazi dio, laugarren garaipena batu du eta sailkapenaren goren-gorenean jarri da Caja Laboral, Regal Bartzelona, Joventut eta Real Madrilekin berdinduta.
Lagun&' || 'nbsp;Aro GBC&' || 'nbsp;Blancos de Rueda Valladolid mendean hartu du (75-64) Donostia Arena 2016an eta ACB&' || 'nbsp;ligako sailkapenaren lidertza hartu du, lau garaipenekin eta Caja Laboral&' || 'nbsp;Baskonia,&' || 'nbsp;Regal&' || 'nbsp;Bartzelona eta Real&' || 'nbsp;Madril talde handiekin berdinduta.
Partida oso parekatua joan da 34. minutura arte, bi taldeak liga hasiera honetan erakusten diren maila bikainaren adierazle.
Azken sei minutuetan, ordea, Lagun&' || 'nbsp;Aro&' || 'nbsp;GBC-k hegan egin du, markagailua eta garaipena bere aldera ekarriz.&' || 'nbsp;Lau puntuko&' || 'nbsp;desabantailarekin ziren (52-56)&' || 'nbsp;baina Salgado, Panko eta Tsikishvishli jokalarien gidaritzarekin Lasorenek garaipena historikoa lortu dute, lidertzan kokatu baitira.
Fitxa teknikoa:
75 - Lagun Aro GBC (16+15+29+24): Uriz (9), Baron (15), Panko (6), Doblas (12), Miralles (6) -hasierako bostekoa- Lorbek (5), Salgado (10), Kone (3), Sánchez (2), Tskivishli (7).
64 - Blancos de Rueda Valladolid (19+16+17+12): Van Lacke (17), Barnes (12), Stanic, Robinson (9), Slaughter -hasierako bostekoa- Diego García (6), Isaac López (3), Dumas (10), Edu Ruiz, Báez (3), Reyes, Martín (4).