Itxi

ACBko 6. jardunaldia

Real Madril-Lagun Aro (83-53): Kolpe latza Lasoren gizonentzat

Erredakzioa

Lehen laurdenean bakarrik izan dira Real Madrili aurre egiteko gai. Porrot mingarria izan da.

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek denboraldiko bigarren porrota jaso du, Real Madrilen aurka Madrid Arenan (83-53).

Lasoren gizonek ezustean hartu dituzte etxekoak lehen laurdenean. Hasiera itxaropentsua izan da iparra galduta zuen Madriken aurka. Ettore Messinaren haserrea nabaria zen (16-23).

Baina bigarren zatian suspertu dira zuriak, atzean batez ere. 15-0eko partzialarekin aurretik jarri da Real Madrid. Lagun Arok bost puntu baino ez ditu lortu (39-28).

Atsedenaldiaren ostean hobeto aritu dira gipuzkoarrak, baina partidak maldan gora jarraitzen zuen (59-45). Azken hamar minutuak Real Madrilgo zaleen gozamenerako izan dira. Amaiera heltzeko sei minutaren faltan amore eman du Lagun Arok, partida galduta zegoen.

Baron izan da partidako saskiratzaile onena 18 punturekin eta Mirallesek balorazioko 17 jaso ditu. Hurrengo ostiralean Bizkaia Bilbao Basket hartuko dute Lasorenek etxean 20:30etik aurrera.

Fitxa teknikoa:

83 - Real Madril (16+23+20+24): Suarez (2), Reyes, Rodriguez (14), Tomic (12) eta Llull (14) -hasierako taldea-, Fisher (1), Velickovic (10), Fischer (3), Garbajosa (7), Vidal (3), Mirotic (6) eta Tucker (11).

53 - Lagun Aro GBC (23+5+17+8): Panko (5), Miralles (7), Doblas (6), Salgado (6) eta Baron (18) -hasierako taldea-, Tskitishvili, Uriz (3), Lasa, Kone (5), Sanchez eta Lorbek (3).