ACB Liga
Lagun Aro GBC-Bilbao Basket: Javi Salgado, atarikoan protagonista
Erredakzioa
Talde bilbotarraren kapitain ohiak orain donostiarren jokoa gidatzen du eta denboraldiko aurreneko euskal derbiaren atarikoan hizpide ari da izaten (ostiralean, 20:30ean).
Lagun Aro GBC-k eta Bizkaia Bilbao Basketek elkarren aurka jokatuko dute ostiral honetan (20:30ean) ACB Ligako aurreneko euskal derbian. Derbia Javi Salgadoren parte hartzeak baldintzatuko du, bilbotarren kapitain ohiak talde donostiarrean jokatzen baitu aurten.
Ligako azken neurketan Lagun Arok 30 puntuko aldearekin galdu zuen Real Madrilen aurka eta orain porrota ahazteko asmoarekin kantxaratuko da eta Illumben erakusten ari den sendotasuna berretsi, partida guztiak irabazi baititu etxean.
Iaz garaipena lortu zuen Lagun Arok eta orain horixe bera errepikatu nahiko du. Gainera, orain, aurkariaren jokalari historiko bat izango du laguntzaile. Javi Salgado bilbotarra Lagun Aro GBC-en jokatzen.
Bai gipuzkoarrak eta bai bilbotarrak ere, sailkapenaren buruan dauden taldeengandik porrot bakarrera daude eta horregatik kalitate handiko neurketa izatea espero da.
Bilbon, Salgado hizpide
Bizkaia Bilbao Basketek Javi Salgado aurkituko du Illunben aurrenekoz aurkari bezala. Kopa usaina du neurketak ondo ari direlako bi taldeak, eta xarma berezia ere, Santutxuko antolatzailea Lagun Aroren elastikoarekin ikusteak bihotz asko astinduko dituelako Bilbo aldean.
Ekidinezina izan da Bilbon Javi Salgado hizpide izatea aste honetan, aurrenekoz arituko baita partida ofizialean bere talde odiaren aurka. ''14'' zenbakia kendu zuen kluba aurkari izango du bilbotarren kapitain ohiak.
Antolatzailearen ingurukoak alde batera utzita, aukera paregabea du Fotis Katsikarisen taldeak Hereje-Kopa jokatzeko txartelaren zati bat eskuratzeko eta sailkapeneko lehenego zortzi postuetan lekua finkatzeko.