101-91
Gipuzkoa Basketek jaitsieratik urrun jarraitzen du, Estudiantesi irabazita
Agentziak | Erredakzioa
Real Betis Energia Plus bost garaipenera dute orain gipuzkoarrek. Egoera erosoan daude, beraz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gipuzkoa Basketek merezita irabazi dio Movistar Estudiantesi etxean (101-91), eta salbazioa sendotu du. Real Betis Energia Plus bost garaipenera du orain.
Kanpokoak ez dira fin ibili, eta ekimena etxekoena izan da. Cheryk joko ona erakutsi du Porfi Fisacen taldean. Henk Norelek ere agerraldi onak egin ditu.
Estudiantesek aurretik eta irudi onarekin bukatu du lehen laurdena (21-24), etxera itzuli den Brizuela donostiarrak gidatuta. Atsedenaldira arte, berdinduta joan da neurketa.
Hala ere, hirugarren laurdenean, Delteco GBCk inspirazioa hartu du, bost minutuan, eta markagailuan alde garrantzitsua ezarri du. Madrildarrek ezin izan dute Chery gelditu (60-44).
Estudiantesek ez du erantzun, Salva Maldonadok hutsartea eskatu arren, eta azken laurdenean, gipuzkoarrek gogor ekin diote, partida kontrolatuz.
FITXA TEKNIKOA
Delteco Gipuzkoa Basket: Chery (20), Van Lacke (8), Swing (5), Clark (2), Agbelese (14)- hasierako boskotea- Fakuade (13), Norel (24), Dani Pérez (6), Salvó (7), Pardina, Clark, Oroz (2).
Movistar Estudiantes: Brizuela (13), Cook (11), Suton (8), Landesberg (22), Caner- Medley (3)- hasierako boskotea- Cvetkovic (15), Hakanson (3), Vicedo (6), Sola, Brown (1), Arteaga (9), Savané.
Markagailuak: 21-24; 44-42- descanso- 71-60; 101-91.