Igandean 18:00etan
Valentzia "Ligako talde onenetariko bat" da Lasoren ustez
Erredakzioa
Baina gipuzkoarrek ez dute orain arte etxean porrotik jaso eta bosgarrena batzea izango dute helburu.
Pablo Laso Lagun Aro GBCko entrentzaileak Power Electronics Valentziaren aurkako partida aztertu du prentsaurrekoan eta haren ustez "Ligako talde onenetariko bat" da.
Ligako "handienetako bat" dela aitortu du arabarrak eta Claver, Richardson eta Savanovic bezalako jokalariak azpimarratu ditu. Baina Valentzia jaitsiera postuetik hurbil dago eta Lasoren ustez Pesic entrenatzaile berriarekin hobetzen hasiko da taldea.
Lagun Arok ez du orain arte etxean porrotik jaso eta bosgarrena batzea izango du helburu. Gipuzkoa Arenan Cajasol, Asefa Estudiantes, Blancos de Rueda Valladolid eta Bizkaia Bilbao Basket gainditu dituzte gipuzkoarrek.