63-71
Gipuzkoa Basketek Burgosen aurka galdu eta ezin izan du salbazioa bermatu
Erredakzioa
Delteco GBC taldeak 63-71 galdu du San Pablo Burgosen aurka Endesa Ligako 30. jardunaldiko partida.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Delteco GBC taldeak 63-71 galdu du San Pablo Burgosen aurka Donostia Arenan jokatu duen Endesa Ligako 30. jardunaldiko partida eta ezin izan du salbazioa matematikoki lortu.
Lehen laurden kaskarra jokatu du Gipuzkoa Basketek eta horretaz baliatu da aurkaria. Burgosen lehen hirukoari azkar erantzun dio talde gipuzkoarrak, baina ordutik aurrera nagusi izan da talde bisitaria eta 11 puntuko abanatila eskuratu du (7-18). Lehen laurdeneko azken segundoetan saskiratzea lortuta, 9 puntura murriztu du desabantaila GBCk, lehen 10 minutuen amaieran (9-18).
Bigarren laurdenean 14 punturainoko errenta (16-30) lortu du San Pablo Burgosek. Delteco GBC ezinean ibili da, baina atsedenaldira iritsi aurretik, pixka bat hobetu eta desabantaila murriztea lortu du. Hala ere, 10 puntuko aldea lortu du Burgosek laurdenaren amaieran (24-34).
Atsedenaldia ondo etorri zaio Donostiako taldeari eta defentsan zein erasoan la ona eginda, desabantaila murrizten hasi da Porfi Fisacek zuzentzen duen taldea. Lan onaren eraginez, hirugarren laurdena hiru puntu atzetik bukatzea lortu du Gipuzkoa Basketek (48-51).
Azken laurdena oso parekatua izan da, eta Gipuzkoa Basketek neurketa berdindu du (55-55) amaierarako 5 minutu eta 53 segundoren faltan eta partida bukarerako 5 minutu falta zirenean aurrea hartu du Delteco GBCk (59-58). Azken minutura estu iritsi da partida, baina Burgosek hobeto baliatu ditu baloi-jabetzak, gehiago asmatu du , eta garaipena eskuratu du, 63-71eko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
63 - Delteco Gipuzkoa Basket (8+15+24+15): Chery (5), Oroz, Swing (11), Fakuade (12), Agbelese (5)-hasierako bostekoa-, Dani Perez (6), Van Lacke (7), Salvo (4), Pardina (3), Beraza (2) eta Clark (8).
71 - San Pablo Burgos (18+16+17+20): López (7), Fisher (14), Gailius (4), Thompson (6), Huskic (2)-hasierako bostekoa-, Scheiner (2), Saiz (9), Jenkins (17), Cancar (7), Vega (3), Martinez (-) eta Barrera (-).
Epaileak: Garcia Gonzalez, Calatrava eta Mendoza. 5 falta egiteagatik kanporatuta: Fakuade.