94-81
Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Andorraren aurka
eitb.eus
Delteco GBC taldeak 94-81 galdu du MoraBancen aurka Endesa Ligako 32. jardunaldiko partida.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Delteco GBC taldeak 94-81 galdu du MoraBanc Andorraren aurka Endesa Ligako 32. jardunaldiko partida. Talde gipuzkoarrak salbazioa lortuta du jada, baina aurkariak baino askoz txarrago jokatu du.
Hasieratik igarri da Gipuzkoa Basketek gutxi zuela jokoan, eta Andorra play-off postuetan sartzeko lehian erabat sartuta dagoela. Etxeko taldeak agindu du lehen laurdenean, nahiz eta Gipuzkoa Basketek nola edo ahala eutsi dion Andorrak jarritako erritmoari. Hala ere, 5 puntuko abantaila eskuratu du MoraBancek lehen hamar minutuen amaieran (23-18).
Bigarren laurdenean, areagotu egin da MoraBanc Andorraren nagusitasuna. Gipuzkoa Basket ezinean ibili da, eta Andorra abantaila handitzen hasi da. Etxeko taldeak 15 puntuko abantaila lortu du, baina 10 puntuko errentarekin iritsi da atsedenaldira (41-31).
Atsedenaldiaren ostean, ez da partidaren gidoia aldatu. MoraBanc Andorra jaun eta jabe izan da, eta Delteco Gipuzkoa Basketek maila kaskarra eman du. Andorrako taldeak bere nagusitasuna baliatu du hirugarren laurdenaren amaieran 17 puntuko aldea eskuratzeko (69-52).
Azken laurdenerako dena erabakita zegoen. Gipuzkoa Basket saiatu da emaitza txukuntzen, baina Andorrak ez du oparirik egin eta garaipen erosoa lortu du (94-81).
Fitxa teknikoa:
94 - MORABANC ANDORRA (23-18-28-25): Albicy (6), Blazic (19), Walker (10), Sanè (0), Stevic (6) —hasierako bostekoa—, Fernández (12), Iverson (6), Jankovic (7), Diagne (8), Shurna (10), Colom (2), Jelinek (8).
81- DELTECO GBC (18-13-23-27): Perez (0), Van Lacke (7), Swing (15), Clark (9), Fakuade (15) —hasierako bostekoa—. Agbelese (15), Chery (4), Oroz (7), Salvo (0), Pardina (3), Gaiza (6), Beraza (0).
EPAILEAK: Castillo, Oyon eta Olivares. Fakuade kanporatu dute.