ACB Liga
Lagun Arok Kopa ahaztu eta behera begira jarri beharra dauka
Erredakzioa
Gipuzkoarrek zail dute zortzi onenen artean sailkatzea. Iazko denboraldia gogora ekarri du azken bolada txar honek.
Lagun Aro GBC taldeak oso zail du ACB Ligako lehen itzulia zortzi onenen artean sartzea eta horrela Errege Kopa jokatu ahal izatea. Meridianoren aurka galdu ondoren beheko postuetara gehiegi ez hurbiltzeko ardura dago.
Donostiarrak egutegiaren parte zailenean daude. Caja Laboral eta Bartzelona hartuko dituzte etxean eta Zaragozara bidaiatuko dute bi partida hauen artean. Talde gipuzkoarraren ibilbideak gogora ekarri du iazko denboraldia. Iaz ere denboraldi hasiera bikaina egin zuen eta lehen iztuliaren amaiera kaskarra eta bigarrenaren hasiera txarra izan zuten. Jarraitasuna falta zaio Lagun Arori eta jada Illunbe ez da kantxa zaila aurkarientzat.