Itxi

Zaragozan

CAI Zaragoza-Lagun Aro (88-72): Porrotekin jarraitzen dute

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketek ezin izan du Aragoiko taldea gainditu defentsan kili-kolo ibili eta gero. Cabezasek ederki gidatu du bere taldea garaipenera.

Pablo Lasoren taldeak sailkapenean aurrera pausurik eman gabe jarraitzen du. CAI Zaragozak partida ona jokatu du erasoan eta Lagun Arok ezin izan ditu Quinteros, Aguilar eta Cabezas gelditu.

Donostiarrek Carlos Cabezas ezin izan dute lehenego laurdenean gelditu eta antolatzaileak 10-3koa jarri du markagailuan. Lagun Aroren erantzuna Baronen eskutik etorri da eta estatubatuarrak aldea gutxitzea lortu du (12-8). Hala ere, Quinteros jokoan sartu da eta Aragoiko taldeak 23-18, bost puntuko aldearekin bukatu dute lehen laurdena.

Zaragozako taldeak erasoan sakatzen jarraitu du eta Pablo Lasoren taldeko defentsak ezin izan ditu Cabezas, Quinteros eta Pablo Aguilar gelditu. Panko ez da erasoan agertu eta gipuzkoarrak 10 puntugatik galtzen joan dira (35-25). CAIk erasoan saskiraketa gehiegi sartu ditu eta GBC 46-35 markagailuan behetik joan da atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean Lasoren mutilak markagailuan hurbiltzen saiatu dira, biana etxeko taldeak sakatzen jarraitu du Cabezasen gidaritzapean. Doblas eta Salgado erasoan agertu dira eta donostiarrak 54-50 hurbildu dira. Hala ere laurdenaren azken minutuetan Zaragozak saskiraketa erabakigarriak sartu ditu 63-53koa jartzeko.

Azkenengo laurdenean Quinteros eta Aguilar berriro agertu dira erasoan eta Zaragozano taldeak markagailuko aldea handitu du. Gipuzkoarrak erasoan asko ahalegindu dira, baina etxeko taldeak defentsa sendoa jarri du garukoan. Andres Miso erasoan ere animatu da eta CAIk 88-72ko garaipena lortu du.

88 - CAI Zaragoza (23+23+17+25): Cabezas (13), Quinteros (27), Barlow (1), Aguilar (12), Hettsheimeir (12) -hasierako bostekoa- Van Rossom (3), Chubb (3), Phillip (7), Miso (10), Riera eta Toppert.

72 - Lagun Aro GBC (18+17+18+19): Salgado (8), Baron (20), Panko (4), Doblas (6), Miralles (4) -hasierako bostekoa- Uriz (7), Kone (6), Sanchez (14), Tskitishvili (3) eta Lorbek.