Igandean, 12:30ean
Lagun Aro-Fuenlabrada: Bolada kaskarra apurtu nahi dute
Erredakzioa
Azken bost partidak galdu eta gero gipuzkoarrek garaipena lortzeko aukera paregabea dute talde madrildarraren aurka.
Pablo Lasoren mutilek garaipenaren bidera itzuli nahi dute, azken bost partidetan porrotak jaso eta gero. Fuenlabrada aurkari arriskutsua da, Errege Koparako sailkatu da hain zuzen ere, baina donostiarrek euren zaleak izango dituzte animatzen. Lagun Arok orain arte emandako itxura aldatu egin beharko du eta horretarako jokalariek ehuneko ehuna eman beharko dute.
Jimmy Baronek atzean utzi du aste honetan izan duen amigdalitisa eta estatubatuarra prest egongo da hasierako bostekoan jokatzeko. Lasok badaki jokalari garrantzitsua izan behar dela Guipúzcoa Basketentzat eta horregaitik taldeak kontratua luzatu egin dio Baroni.