Itxi

60-76

Gipuzkoa Basketek porrotarekin eman dio hasiera ligari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Endesa Liga Donostia Arenara iritsi da igande honetan Valdeolmillosen taldearen eta Fuenlabradaren arteko norgehiagokan. GBCk, gainera, ez du bere aurpegirik onena eskaini hasiera honetan.

Gipuzkoa Basketek porrotarekin eman dio hasiera ligari Fuenlabradararen aurka. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek porrotarekin eman dio hasiera Endesa Ligari. Sergio Valdeolmillosen aroak ez du hasiera ona izan, talde donostiarrak itxura apala eman baitu Fuenlabradaren aurka (60-76).

Madrildarrak eroso aritu dira hasieratik eta talde donostiarrak, ordea, agerian utzi ditu uztailari begira dituen zailtasunak; 8 puntu baino ez ditu sartu lehen laurdenean eta 20 lehen zatiaren amaieran. Oraindik lan dezente dauka, hortaz, Valdeolmillosek iritsi zaizkion pieza berri guztiak dohitu eta talde sendoa sortzeko.

Vyacheslav Bobrov ukraniarra izan da gipuzkoarren jokalaririk eraginkorrena hamaika punturekin. Fuenlabradan hainbat izan dira nabarmendu direnak, horietako bat Daniel Clark izan da, iaz Gipuzkoa Basketekin denboraldi bikaina egin zuen pivota.

Porrot honetatik lehen bait lehen indarberritu beharko du Gipuzkoa Basketek, hurrengo asteazkenean Burgosen jokatuko beharko baitu Ligako bigarren jardunaldia.

Fitxa teknikoa:

60.- Delteco Gipuzkoa Basket: Gutierrez (2), Perez (6), Salvo (6), Bobrov (11), Sekulic (4)- lehen bostekoa - Newells (8), Burjanadze (5) Van Lacke (7), Corbacho, Oroz, Maiza (2), Barro (9).

76.- Montakit Fuenlabrada: Popovic (3), Bellas (10), Llorca (13), Clark (12), Zanna (7)- lehen bostekoa- O'Leary (2), Cruz (13), Rupnik (9), Chema Gonzalez (7), Nogueira, Round, Ehigiator.

Epaileak: Perez Perez, Bulto eta Torres.

Emaitzak: 8-14; 20-34 -atsedenaldia- 37-55; 60-76.

Albisteak (2)