Illumben
Lagun Aro GBC-Assignia Manresa (81-70): Azken laurdenak erabaki du
Erredakzioa
Talde donostiarrak lan eskasa egin du aurreneko hiru laurdenetan, baina azkenengoan Manresaren hutsak baliatu dituzte garaipena eskuratzeko.
Lagun Aro GBC-k Assignia Manresa irabazi du (81-70) ACB Ligako 21. jardunaldia itxi duen neurketan.
Berdintasuna nagusi izan da lehenengo bi jardunaldian. Errentak txikiak izan dira oso eta handiena Manresarentzat izan da, baina lau puntukoa besterik ez.
Manresaren Uros Slocar pibota izan da taulapean nagusi partidaren tarte honetan eta arazo ugari sortu dizkio donostiarren defentsari.
Atsedenaldi luzearen ondoren, berdintasunak ia erabatekoa izaten jarraitu du. Assigniak maizago eduki ditu errentak, baina etxekoen artean Andy Pankoren jokoa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari zen eta Baron bere burua erakusten hasi da.
Partida orekatuetan, azken txanpak erabakitzen du. Halaxe gertatu da. Montañezi adierazitako falta tekniko batek eta Javi Salgadoren hiruko batek Lagun Aro suspertu dute, Lasoren taldeari errenta polita emanez (69-60).
Lagun Aro jaun eta jabe izan da amierara arte eta garaipen garrantzitsua lortu du aurkari zuzen baten aurka (81-70).