Igandean 12:30ean
Lagun Arok DKV Joventuten aurka lortu nahi du salbazioa
Erredakzioa
Garaipena eskuratzen badu eta Granadak eta Menorcak euren partidak irabazten ez badituzte salbazioa poltsikoan izango du talde donostiarrak.
Lagun Aro GBCk Kanaria Handia mendean hartu nahi du igande honetan (12:30) mailari eusteko xedea lortu ahal izateko.
Salbazioa poltsikoan izango du garaipena eskuratzen badu eta Granadak eta Menorcak euren partidak irabazten ez badituzte. Lasaitasuna ahalik eta azkarren lortzea da donostiarren lehentasuna.
Azken partidetan eskainitako irudi ona berreskuratzen badute, DVKri aurre egiteko gai izango dira.