Itxi

Bosgarren garaipena

Delteco GBCk jipoia eman dio Breogani (100-65)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Valdeolmillosen jokalariek denboraldiko bosgarren garaipena lortu dute eta mailari esuteko itxaropenarekin jarraitzen dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Delteco Gipuzkoa Basketek garaipen erosoa lortu du, aspaldiko partez, Endesa Ligan. Donostiarrek Cafes Candelas Breogan mendean hartu dute 100 eta 65 eta, garaipen horri esker, mailari eusteko itxaropen txiki batekin jarraitzen dute.

Partida hil ala bizikoa zen gipuzkoarrentzat, galduz gero Endesa Ligan jarraitzea benetan zaila izango luketelako. Valdeolmillosen jokalariek serio hartu dute erronka eta partida ederra jokatu dute. Lehen laurdenena, Dani Perez eta Burjanadze bikain aritu dira.

Bigarren laurdenean gauzak ez dira aldatu. Etxekoei den-dena ondo atera zaie eta Burjanadze ikusgarri aritu da, baita hiruko saskiratzeetan ere. Galiziarrek, aldiz, nekez eutsi diote GBCren jokoari. Brown izan da Breoganen jokalaririk onena.

Atsedenaldian, galiziarrak ia 20 puntuz atzetik izan dira markagailuan. Garaipena oso urruti izan dute lehen bi laurdenak jokatu ostean.

Bigarren zatian ere gauzek bide beretik jarraitu dute. Rebec esnatu egin da eta, ondorioz, etxekoen aldeko aldeak gora egin du, kanpotarren erreakzio saiakera bertan behera utziz. 36 puntuko aldea ere izan dute momentu batean.

Azken laurdenean Valdeolmillosen taldeak disfrutatu egin du, eta 100 eta 65eko emaitzarekin denboraldiko garaipenik erosoena lortu du.


Fitxa teknikoa

100 - Delteco Gipuzkoa Basket (27+25+26+22): Dani Pérez (12), Newells (10), Salvó (11), Burjanadze (30), Sekulic (4)- hasierako boskotea- Maiza, Van Lacke, Barro (2), Bobrov (11), Rebec (10), Zeisloft (10), Corbacho.

65 - Cafés Candela Breogán (12+18+12+23): Cvetkovic (3), Vidal (4), Milsap (4), Brown (7), Gerun (9) -hasierako boskotea- Uriz (13), Lofberg (2), Belemene, Sulejmanovic (6), Christian Díaz, Redivo (12), Salva Arco (5).

Albisteak (3)

Bideoak (1)