Itxi

Ilunben

Lagun Aro-Unicaja (90-67): Garaipen sendoa donostiarrentzat

Erredakzioa

Pablo Lasoren mutilek bolada txarrari agur esan diote Malagako taldea etxean gaindituz. Pankok eta Salgadok partida bikaina jokatu dute.

Garaipen garrantzitsua lortu dute gipuzkoarrek, batez ere, Andy Pankoren (21 puntu eta 35eko balorazioa) eta Javi Salgadoren (18 puntu eta 26ko balorazioa) lan onari esker. Gainera, Lagun Arok Unicaja bezalako talde indartsu bat gainditzeko gai dela erakutsi du.

Donostiako taldeak partida ezin hobeto hasi du nagusitasuna kantxan erakutsiz, bolada onean zegoen Unicaja baten aurka. Pankok eta Salgadok erasoan gidatu dute taldea eta Lagun Aro 46-38 markagailuan aurretik joan da atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean Lasoren mutilek gehiago sakatu dute erasoan eta Lorbekek eta Baronek puntu garrantzitsuak lortu dituzte etxekoentzat. Andaluziako taldean soilik Freelandek erantzun du saskiraketekin eta gipuzkoarrek alde erosoa lortu dute (73-53). Azken laurdenean Lagun Arok jokoa kontrolatzen jarraitu du eta bolada txarrari agur esan diote donostiarrek azken 90-63koarekin.