FITXAKETA
Delteco Gipuzkoa Basketek Ryan Bruggeman fitxatu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joko-antolatzaile estatubatuarra bi hilabeterako iritsi da Urrezko LEB mailako taldera.
Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Ryan Bruggeman joko-antolatzaile amerikarra fitxatu du, bi hilabeterako. Astelehen goizean osasun-azterketa pasa du Donostiako Quiron Salud klinikan.
Bosnia Herzegovinako HKK Zrinsjki HT taldetik dator, eta 23 urte ditu. Denboraldi honetan jokatu dituen 11 partidatan, 10,9 puntu, 2,6 errebote, eta 3,6 asistentzia erdietsi ditu batez beste.