Itxi

Taldea ia osatuta

Lagun Arok Raul Neto eta Papamakarios fitxatu ditu

Erredakzioa

Klubaren ustez Brasileko etorkizun handienetakoa duen jokalaria da Neto. Ez da Olinpiar Jokoetako atariko fasera joango bere selekzioarekin baztertuta geratu ostean.

Raul Neto joko antolatzaile brasildarra. Argazkia: FIBA.com

Lagun Aro GBCk Raul Neto brasildarra fitxatu du datozen bost denboraldietarako. Etorkizun oparoa duela diote talde doniostiarreko teknikoek. Lagun Aroren ustez Brasilen "etorkizun oparoenetakoa duen jokalaria" da.

Neto Brasileko selekzioarekin aritu da 18 urtez eta 19 urtez azpiko mailetan eta Joko Olinpiarretara sailkatzeko atariko fasetik at geratu da azken orduan Brasileko hautatzaileak hala erabakita.

Joko antolatzaile postuan jokatzen du eta Javi Salgadori lan horretan laguntzea izango da bere betebeharra.

Papamakarios ere fitxatu dute

Lagun ArokManolis Papamakarios ere fitxatu du eta bere kontratazioarekin maila handiko perimetroa osatu du talde gipuzkoarrak. Papamakariosek 30 urte ditu eta 1,92 metroko garaiera du. Bere kirol ibilbidea Grezian burutu du Panelliniosen eta Olimpiakosen jokatuz besteak beste.

Albisteak (2)