Manuel Muñoz Memoriala
Lagun Aro GBCk garaipena lortu du Valladoliden aurka (58-52)
Erredakzioa
Adeleke eta Korolev talde gipuzkoarrean geratuko dira. Laugarren garaipena dute donostiarrek bost partidatan.
Lagun Aro GBCk denboraldiaurreko laugarren garaipena lortu zuen Eskoriatzan jokatutako Manuel Muñoz Memorialean Valladolidi 58-52 irabazita.
Bi aurpegi erakutsi zituen talde gipuzkoarrak. Lehen zati makala jokatu zuten, baina bigarrenean jokoa hobetu eta defentsa gogorrari esker garaipena lortu zuten.
Fitxa teknikoa:
Lagun Aro GBC: Salgado (5), Baron (5), Vidal (10), Panko (19), Doblas (9) –hasierako bostekoa-, Lorant, Papamakarios (4), Raulzinho (6), Lasa eta Olaizola.
Valladolid: Uriz (2), García (10), Robinson (4), Toure (10) eta Seawrigth (14) –hasierako bostekoa-, Umeh (5), Zamora (3), Martín (2) eta Dumas (2).