Itxi

Badalonan

Joventut-Lagun Aro (70-93): Garaipen bikaina

Erredakzioa

Andy Pankok (28 puntu) eta Jimmy Baronek (26 puntu) ederki gidatu dute Gipuzkoa Basketen erasoa. Sito Alonsoren mutilek jipoia eman diete Badalonako taldeko jokalariei.

Joventut-Lagun Aro (70-93). Argazkia: EFE

Gipuzkoako taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du FIATC Joventuten aurka (70-93). Pankok eta Baronek gidatu dute taldea erasoan eta Kataluniako taldeak ezin izan du erantzun.

Lagun Aro GBC taldeak indartsu hasi du norgehiagoka eta Joventutek ezin izan dite Andy Panko eta Jimmy Baron gelditu. Estatubatuarrek puntu garrantzitsuak eskuratu dituzte Donostiako taldearentzat eta FIATCko jokalariek ez dute erasoan asmatu.

Bigarren laurdeneak Panko gelditu ezinik ibili da etxeko taldea eta Gipuzkoako taldeak alde mantendu du markagailuan. Jelinekek 32-36koa jarri du bi saskiraketa jarraian lortuta, baina Panko berriro azaldu da kantxan atsedenaldia baino lehen 34-41ekoa jartzeko. Andy Pankok 19 puntu lortu ditu lehenengo zatian.

Hirugarren laurdenean Netok eta Baronek gidatu dute taldea erasoan eta Gipuzkoako taldeak abantaila handitu egin du (37-49). Obasohanek Joventutentzako puntu garrantzitsuak lortu ditu, baina Baronek 50-67koa jarri du hiruko marratik hirugarren laurdenaren bukaeran.

Lagun Arok azkar utzi du partida erabakita Pankoren eta Baronen puntuei esker (64-84) eta Badalonako taldeak ezin izan du erantzun. Azken emaitza 70-93koa izan da eta Sito Alonsoren mutilek aurrerapauso garrantzitsua eman dute Badalonan.