Endesa Liga
Baronek Lagun Aro GBC berpiztu du
Erredakzioa
Estatubatuar jokalaria ezinbestekoa izan zen Joventuten kontra garaipena lortzeko.
Jimmy Baron ezinbestekoa izan zen Lagun Aro GBCk Joventuten kontra garaipena lortzeko. Estatubatuar jokalariak hiruko marraz haratago egindako saiakeren % 70 sartu zituen, eta partidako jokalaririk onena izan zen, Andy Bettsekin eta Andy Pankorekin batera.
Baronek partida ederrak jokatu ditu Donostiako taldeak lortutako hiru garaipenetan. Cai Zaragozaren aurka 22 puntu sartu zituen eta Manresaren kontra, berriz, 21.
Hala ere, taldearen egoera ez da ona, jaitsiera postuetatik irten den arren. Joan den urtean, Pablo Lasoren eskutik, taldea lehenengo zortzien artean zegoen sailkatua, garai honetan, sei garaipen eta bost porrotekin.