Ilunben
Lagun Aro-Cajasol (67-65): Laugarren garaipena jarraian
Erredakzioa
Sito Alonsoren mutilek partidako azkenengo minutuan markagailua irauli dute David Doblasen bi saskiraketa garrantzitsuei esker.
Gipzukoa Basketek Endesa Ligan laugarren garaipena jarraian eskuratu du Cajasol 67-65 gainidtuta. Sito Alonsoren taldeak neurketako azkenengo minutuan lortu du markagailua iraultzea David Doblasek lortutako bi saskiraketei esker. Lagun Arok Paul Davis gelditzeko asko sufritu egin du, baina azkenean garaipena Donostian gelditu da.
Lehenengo laurdeneko aurreneko minutuetan Sito Alonsoren mutilak nagusi izan dira, baina Paul Davis kantxaratu egin du Joan Plazak eta estatubatuarrak markagailua iraultzea lortu du. Davisek taula azpian Lagun Aroko gizonak erraz gainditu ditu eta lehenengo laurdenean Cajasolek 15-20ko emaitza ezarri du markagailuan.
Bigarren laurdenean Netok edeki gidatu du Donostiako taldearen erasoa eta Lagun Aro aurretik jarri da (25-24). Hala ere, Gipuzkoa Basketek ezin izan du aldea handitu Paul Davisek sendo jarraitu baitu taula azpian. Atsedenaldian 35-32 markagailuan goitik izan dira Sito Alonsoren mutilak.
Atsedenaldiaren ostean, Baronek eta Andy Pankok saskiraketa garrantzitsuak lortu dituzte Lagun Aro markagailuan goitik mantentzeko, baina Joan Plazaren taldeak erritmoa bizitu egin du eta Carl Englishek eta Paul Davisek erasoa bikain gidatu dute. Sevillako taldea aurretik jarri da hirugarren laurdenaren bukaeran Bogdanovicen saskiraketa bati esker.
Azkeneko laurdenean Sevillako taldeak aurrea hartu du markagailuan Davisen eta Urtasunen saskiraketei esker, baina Lagun Arok partidan murgilduta jarraitu du. Norgehiagokako azkeneko minutuan Gipuzkoa Basketek markagailua iraultzea lortu du David Doblasi esker. Kantabriako pibotak 65-65ekoa ezarri du markagailuan saskiraketa garrantzitsu bati esker eta gainera garaipenaren puntuak eskuratu ditu azkeneko unean lortutako birrintze batekin. Azken emaitza 67-65ekoa izan da.
- Fitxa teknikoa:
67.- Lagun Aro GBC (15+20+13+19): Papamakarios (6), Panko (14), Sergi Vidal (8), Salgado (3), Betts (2)- hasierako bostekoa- Doblas (12), Baron (13), Ogide (2), Neto (7).
65.- Cajasol (20+12+17+16): Triguero (1), Satoransky (6), Urtasun (17), Jasen (2), Bogdanovic (2)- hasierako bostekoa- Davis (27), Tepic (2), Rubio, Sastre, Calloway (2), English (6).