Ofiziala
Marcelo Nicolak ez du Gipuzkoa Basket zuzentzen jarraituko
A. B. E. | EITB Media
Argentinarrak Acunsa GBC taldeko entrenatzaile karguan ez jarraitzea erabaki du klubeko administrazio kontseiluak.
Marcelo Nicolak ez du Acunsa GBC taldea zuzentzen jarraituko. Gipuzkoa Basketeko administrazio kontseiluak argentinarrak karguan ez jarraitzea erabaki du, komunikatu ofizial baten bidez ostegun honetan jakinarazi duenez.
Nicolaren zuzendaritzapean, azken bi urteetan Gipuzkoa Basketek Printzesaren Kopa irabazi zuen, eta taldea Endesa Ligara igo zen. Aurten, 2020-2021 denboraldian, GBC Endesa Ligatik Urrezko LEB Mailara jaitsi da.
Klubak onena opatu dio etorkizunerako, eta egin duen lana eskertu dio.