71-62
Gipuzkoa Basketek denboraldiko hamargarren garaipena lortu du
Erredakzioa
Blancos de Rueda Valladolid 71-62 gainditu dute Sito Alonsoren mutilek. Andy Panko eta Sergi Vidalek erakustaldia eman dute eta Lagun Arok bolada onarekin jarraitzen du.
- Fitxa teknikoa:
71 - Lagun Aro GBC (19+12+18+22): Salgado (7), Papamakarios (-), Vidal (11), Panko (22), Betts (2) -hasierako bostekoa-; Neto (4), Baron (13), Doblas (5), Lorant (2), Lasa (1) eta Ogide (4).
62 - Blancos de Rueda Valladolid (18+14+7+23): Isaac Lopez (14), Toure (-), Robinson (10), Borchardt (4), Udrich (8) -hasierako bostekoa-; Uriz (11), Diego Garcia (6), Martin (7) eta Hernandez Sonseca (2).
Sito Alonsoren taldeak hamargarrengaraipena lortu du Endesa Ligan, Blancos de Rueda 71-62 gaindituta. Andy Panko eta Sergi Vidal izan dira Donostiako taldeko izarrak.
Blancos de Ruedak hasiera gogorra egin du Ilunben eta Lagun Aro markagailuan atzetik mantendu da aurreneko minutuetan. Hala ere Sergi Vidalek ederki gidatu du Donostiako taldearen erasoa eta 14-10 markagailuan goitik jarri dira Sito Alonsoren mutilak. Valladolidek erasoan sakatu egin du eta 19-18 bukatu da lehenengo laurdena.
Akats ugari egin dituzte bi taldeek bigarren laurdenean eta neurketak intentsitatea galdu egin du. Isaac Lopezek 21-21ekoa jarri du eta Blancos de Rueda markagailuan goitik mantendu da. Hernandez-Sonsecak 31-32koa ezarri du atsedenaldia baino lehen.
Atsedenaldiaren ostean Donostiako taldea nagusi izan da kantxan eta Valladolideko jokalariek intentsitatea jaitsi egin dute. Javi Salgado bilbotarrak 49-39koa ezarri du markagailuan azkenengo laurdena baino lehen.
Robinsonek bi puntu azpitik jarri du Blancos de Rueda azkenengo laurdeneko aurreneko minutuetan (50-48), baina Vidalek eta Pankok erakustaldia eman dute erasoan partida erabakita uzteko. Azken emaitza 71-62koa izan da Ilunben.