Endesa Liga
Azken laurdenean galdu du Lagun Aro GBC
Erredakzioa
Valentziaren eta Lagun Aroren arteko partida oso lehiatua eta berdindua izan da. Azken minutuetan ez da fin ibili Sito Alonsoren taldea.
Fitxa teknikoa:
69.- Valentzia Basket (20+8+20+21): San Miguel (5), De Colo (18), Claver (3), Caner-Medley (7), Faverani (11) -hasierako bostekoa- Markovic (10), Ogilvy (-), Newley (2), Martinez (8) eta Pietrus (5).
60.- Lagun Aro GBC (21+9+18+12): Salgado (6), Baron (3), Vidal (13), Lorant (-), Betts (13) -hasierako bostekoa- Papamakarios (-), Panko (14), Neto (5), Doblas (6) eta Ogide (-)
Epailea: De la Maza, Perea eta Perez Nin.
Lagun Aro GBCk agur esan dio bolada onari Valentziaren aurka 69-60 galduta Fontetako kantxan. Partida lehiatua eta berdindua izan da, baina azken lau minutuetan erabaki da Valentziaren alderantz.
Hasiera ona eman zion Valentziak partidari 5-0eko partziala lortuta, baina garaiz erreakzionatu zuen Lagun Arok aldeak murrituz eta partida berdinduta (10-10). Gipuzkoarrek puntu bateko aldearekin amaitu zituzten lehen hamar minutuak (20-21).
Bigarren laurdenean gora beherak egon ziren markagailuan. Talde bat aurretik, ondoren bestea, horrela laurdenaren bukaerara arte. Oraingoan etxeko taldea iritsi zen abantailarekin atsedenaldira (28-30).
Atsedenalditik kantxara itzulita partidaren gidoia ez zen aldatu. Berdintasuna eta lehia nagusi ziren Fontetan. Horren erakusle laurdenaren amaierako emaitza, 48-48. Azken laurdenean erabaki zen partida. Konkretuki, azken lau minutuetan. Momentu horretan ez zen fin ibili erasoan Sito Alonsok zuzentzen duen taldea eta Valentziak saskibaloi maila bikaina eskaini gabe garaipena poltsikoratu zuen 69-60eko azken emaitzarekin.