Itxi

Igandean 12:15ean

CAI Zaragozaren arriskuaz ohartarazi du Sito Alonsok

Erredakzioa

Hiruko marratik bikain aritzen dira Zaragozakoak eta hori gipuzkoarrentzat arriskutsua izan daitekeela aitortu du GBCren entrenatzaileak.

Sito Alonsoren artxiboko irudia. Argazkia: EFEE

Sito Alonso Lagun Aro GBCko teknikariak Errege Kopako esperientzia ahaztu nahi eta arreta guztia igandeko Endesa Ligako partidan jarri nahi du (12:15ean).

Alonsok CAI Zaragoza taldearen arriskuaz ohartarazi du. Hiruko marratik bikain aritzen direla aitortu du Alonsok eta hori gipuzkoarrentzat arriskutsua izan daiteke.
Hainbat jokalari arazo fisikoekin daude baina entrenatzaileak "ia sendatuta" daudela jakitera eman du. GBCrentzat Andy Pankoren sasoia izango da gakoetako bat.


Albisteak (1)