El domingo a las 12:30 horas
Lagun Arok salbazioa helburu duen Murtzia izango du aurkari
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek tinko eutsi nahi dio Endesa Ligako sailkapeneko laugarren postuari eta horretarako garaipena behar du igande honetan (12:30ean). UCAM konfiantzarekin iritsiko da Illunbera.
Igande honetan Endesa Ligako partida izango dugu ikusgai Illunben. 12:30ean hasita Lagun Aro GBC eta UCAM Murtzia arituko dira nor baino nor. Donostiarrek goialdean jarraitzea eta murztiarrek salbazioa dituzte helburu.
Sito Alonsok zuzentzen duen taldea laugarren dago Endesa Ligako sailkapenean eta postu horietan jarraitu nahi du. Lehen zortzi sailkatuak soilik sailkatzen dira play-offetara. Momentura arte Lagun Arok 16 garaipen eta 11 porroteko balantzea du, baina bederatzigarren sailkatua den CAI Zaragozari bi garaipeneko aldea soilik dute gipuzkoarrek.
UCAM Murtziaren helburua beste bat da, salbazioa lortzearena. Bide honetik doaz murtziarrak. Jaitsiera postuetatik kanpo daude, aurreko jardunaldian CAI Zaragozari 76-62 irabaztetik datoz eta bi garaipenko aldea dute jaitsiera postuetan dagoen Estudiantesekiko.