Ostegunean, 20:45ean
Play-offetara gerturatu nahi du Lagun Arok Fuenlabradan
Erredakzioa
Sergi Vidalen baja ia segurua da, albisterik txarrena Gipuzkoako taldearentzat. Izan ere, kataluniarra iragan jardunaldian lesionatu zen.
Matematikoki play-offetara sailkatzeko bi garaipen behar ditu Lagun Aro GBCk eta horietako bat Fuenlabradan lortu nahi du.
FIACT Joventuti irabazi ostean, donostiarrek Porfi Fisac Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile ohia izango dute aurkari. Valladolideko Blancos Rueda zuzentzen zuenean Lagun Arori irabazi zion Fisacek.
Sergi Vidalen baja ia segurua da, albisterik txarrena Gipuzkoako taldearentzat. Izan ere, kataluniarra iragan jardunaldian lesionatu zen eta hasierako bostekoa umezurtz utziko du.
Kataluniarraren bajari aurre egiteko Lasak, Korolevek eta Ogidek protagonismo handiagoa hartu beharko dute. Era berean, Papamakarios greziarraren lana garrantzitsua izango da.