Azken-aurreko jardunaldia
Lagun Arok garaipena behar du play-off postuetan mantentzeko
Erredakzioa
Ostegun honetan jokatuko du GBCk Banca Civicaren aurka. 'Fonteta'n izango da partida eta 20:30ean hasiko da.
Lagun Arok garaipena behar du Endesa Ligako azken-aurreko partidan. Ostegunean jokatuko dute (20:30ean) gipuzkoarrek Fontetan eta Banca Civica izango dute aurkari.
Gipuzkoa Basket sailkapeneko zortzigarren postuan dago 17 garaipeneko eta 15 porroteko balantzearekin. Aurkari duen Banca Civica seigarren postuan dago (18 garaipen eta 14 porroteko balantzearekin) eta helburua garaipen bakarrera dauden Valentzia (bosgarren sailkatua) edo Gescrap Bizkaia (laugarren sailkatua) harrapatzea da.
Garaipen bakarrera du Lagun Arok ostegun honetako aurkaria, baina galduz gero azken jardunaldian erabakiko da guztia. GBC zazpigarren postuan dagoe Lucentumekin berdinduta dago, baina talde hauek biak atzetik garaipen bakarrera CAI Zaragoza dute eta ezin dute kale egin.