Itxi

Endesa Liga

Lagun Arok sailkapeneko bosgarren postua lortu du

Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak 93-78 gainditu du Kanaria Handia Javi Salgadoren lan ikusgarriari esker. Bilboko jokalariak 17 puntu lortu ditu eta 26 puntuko balorazioa.

Lagun Aro-Kanaria Handia:. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

93.- Lagun Aro GBC: Salgado (17), Lasa (4), Papamakarios, Panko (16) eta Betts (10)- hasierako bostekoa- Baron (14), Sergi Vidal (15), Lorant (5), Korolev (3), Doblas (9), Neto, Olaizola.

78.- Kanaria Handia 2014: Bellas (3), Nelson (21), Bramos (11), Xabi Rey (7), Haynes (7)- hasierako bostekoa- Dowdell (9), Savane (8), Dominguez, Alvarado (3), Beiran (9), Ekperigin

Lagun Arok Valentzia Basketen aurka jokatuko du playoffetako final-laurdenetan sailkapeneko bosgarren postua lortu ostean. Donostiako taldeak garaipen bikaina lortu du Ilunben Kanaria Handiaren aurka.

Sito Alonsoren mutilek intentsitatearekin hasi dute neurketa, baina Kanaria Handiak ondo eutsi du defentsan eta Michael Bramosek saskiraketa garrantzitsuak lortu ditu. Javi Salgadok taldearen lidergoa hartu du eta Donostiako taldea 19-16 markagailuan goitik jarri da. Lehenengo laurdenaren bukaeran Lagun Aro 23-20, markagailuan agintzen izan da.

Bigarren laurdenean Gipuzkoa Basketek erasoan ederki asmatu du eta Sergi Vidalek 39-30ekoa jarri du markagailuan. Kanarietako taldeak ezin izan du Sito Alonsoren mutilen erritmoa jarraitu eta atsedenaldian 51-39 aurretik izan da Lagun Aro.

Atsedenaldiaren ostean Lagun Aro GBCk markagailuko aldea handitu egin du eta Kanaria Handiak ezin izan du Donostiako taldearen erasoa gelditu. Sito Alonsoren gizonek 15 puntuko aldea lortu dute (65-50), baina talde horiak ederki erantzun du eta hirugarren laurdenaren bukaeran 72-59koa izan da emaitza.

Azkenengo laurdenean Kanarietakoek markagailua iraultzeko gogor sakatu dute, baina GBCk saskiraketak asmatu ditu eta garaipena erraz eskuratu dute Alonsoren mutilek. Azken emaitza 93-78koa izan da.