Itxi

82-60, 'Fonteta'n

Lagun Arok porrot gogorra jaso du playoffetako aurreneko neurketan

Erredakzioa

Valentzia Basketek 82-60 jipoitu du Gipuzkoa Basket final-laurdenetako aurreneko partidan. De Colok eta Caner-Medleyek erakustaldia eman dute kantxan.

Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

82 - Valentzia Basket (26+18+22+16): Markovic (5), De Colo (26), Claver (8), Caner Medley (18), Pietrus (2) -hasierako bostekoa- Newley (5), Faverani (12), Martinez (-), Dean (2) eta San Miguel (4)

60.- Lagun Aro GBC (22+15+10+13): Salgado (5), Papamakarios (2), Vidal (14), Panko (12), Betts (4) -hasierako bostekoa- Neto (4), Doblas (6), Baron (7), Lorant (4) eta Ogide (2).

Valentzia Basketek garaipena eskuratu du Lagun Aroren aurka (82-60) Endesa Ligako final-laurdenetako aurreneko partidan. Sito Alonsoren mutilek ezin izan dute Nando De Colo gelditu eta igandean bai ala bai irabazi beharko dute playoffetan bizirik jarraitzeko.

Jokalari frantziarrak erakustaldi paregabea eman du erasoan eta Perasovicen mutilek defentsan ere sendo jokatu dute. Nik Caner-Medleyren, Victor Claverren eta Vitor Faveraniren lana ere erabakigarri izan da.

Aurreneko bi laurdenetan nahiko ondo eutsi du Lagun Arok markagailuan, baina hirugarren laurdenean Valentziak asko sakatu du eta Donostiako taldeak ezin izan du erritmoa mantendu.

Azkenengo laurdenean talde larnajak 20 puntuko abantaila eskuratu du eta entrenatzaileak igandeko partidari begira jarri dira. Sito Alonsok jokalari nagusiak aulkian gorde ditu eta Perasovicek Taquan Dean heldu berriari eta Rafa Martinezi minutuak emateko aprobetxatu ditu azkenengo minutuak.


Albisteak (2)