Endesa Ligako playoffak
Lagun Arok finalerdiak ditu helburu
Erredakzioa
Valentziaren aurka jokatuko dute astearte honetan Fonteta pabilioian eta irabazlea sailkatuko da hurrengo kanporaketara. Partida 20:30ean haiko da.
Lagun Aro GBCk ez dio denboraldiari agur esan nahi eta playoffetako ametsaz gozatzen jarraitu nahi du. Horretarako, Valentziaren aurka garaipena lortu beharko du astearte honetan (20:30ean) Fonteta pabilioian jokatuko den partidan.
Igandeko garaipena oso garrantzitsua izan da talde gipuzkoarrarentzat eta, orain, Valentzian ezustekoa emateko gai direla uste dute. Garaipenak, Valentziaren aurka zeramaten bolada txarrari agur estaeko ere balio izan zuen. Bi talde hauek elkarren aurka jokatutako azken 12 partidetatik 8 irabazi dituzte valentziarrek.
Valentziak erraz irabazi zuen lehen partida, baina nekeak eragin zien Donostian jokatu zutenean. Ikusi egin beharko da nola iristen diren hirugarren partida honetara. Lagun Arok partida bakarrera du finalerdietan egoteko aukera.