Kontratu berritzea
Doblasek beste bi denboraldi jokatuko ditu Lagun Aro GBC taldean
Erredakzioa
30 urteko Kantabriako pibotak zortzigarren denboraldia izango du aurtengoa talde gipuzkoarrean. Gipuzkoa Basketeko elastikoa gehien jantzi duen jokalaria da.
Lagun Aro GBC taldearekin kontratua berritu du gaur David Doblas Kantabriako pibotak. Datozen bi denboraldiak talde gipuzkoarrean jokatuko ditu, GBCk jakitera eman duenez.
30 urteko Doblasek zortzigarren denboraldia izango du aurtengoa talde gipuzkoarrean. Gipuzkoa Basketeko elastikoa gehien jantzi duen jokalaria da.
"Lanaren ondorioz" taldeak jokalariarengan konfiantza izaten jarraitzen du eta hori "harro" egoteko arrazoia dela adierazi du Doblasek.