Berritzea
Mikel Odriozola Guuk Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak 2026ra arte berritu du kontratua
EITB MEDIA
Entrenatzaile donostiarra joan den uztailaren 5ean iritsi zen klubera, eta orain adostutakoaren arabera, beste bi denboraldi egingo ditu taldean.
Gipuzkoa Basketek eta Mikel Odriozolak akordioa lortu dute datozen bi denboraldietarako, astearte honetan iragarritako akordioaren arabera.
Odriozolak joan den uztailaren 5az gero gidatzen du Guuk Gipuzkoa Basket. Orduz gero, 25 partida ofizial zuzendu eta 18 garaipen lortu ditu. Gipuzkoa Basket LEB Ligako bosgarren postuan dago, gaur egun.