Adierazpenak
Alonso: 'Estudiantes gure jokoarekin soilik gainditu ahal izango dugu'
Erredakzioa
Lagun Aro GBCko teknikariak taldearen potentziala ikusteko denbora behar dela oanrtu du, eta Estudiantes igandean gainditzeko taldeak "bere saskibaloia jokatu" behar izango duela esan du.
Sito Alonsok Badalonan jasotako porrotarekin ez dagoela arduratuta onratu du, taldea ebaluatzeko oraindik goiz baita. "Jokalariek oraindik elkar ezagutu behar dute, bloke bat eratu", adierazi du Sito Alonsok.
"Gure lan saioak hobetu ditugu, eta aurrera egiten ari gara", onartu du Sito Alonsok. Gainera, Lagun Aro kanpoko jaurtiketetan trebea den jokalari baten zain dagoela azpimarratu du.
Denboraldi honetako taldea iazkoarekin ez konparatzeko ere eskatu du Aragoiko prestatzaileak. Gipuzkoa Basket iragan denboraldian Endesa Ligako ustekabea izan zen, Andy Panko, Sergi Vidal eta Jimmy Baronen gidaritzapean.
"Ezin dugu iragan denboraldia konparatu denbora galtzen ari garelako, eta gure burua engainatu besterik ez lortuko baitugu", azaldu du Sito Alonsok. "Jokalariek duten guztia emateko", gogor saiatuko dela adierazi du.