Itxi

Valladoliden

Lagun Arok burua altxatu ezinik jarraitzen du

Erredakzioa

Sito Alonsoren mutilek denboraldiko zazpigarren porrota jaso dute Blancos de Rueda Valladoliden aurka (76-61). GBC sailkapeneko azkenengo postuetatik irten ezinik dago

Blancos de Rueda-Lagun Aro. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk Endesa Ligan zazpigarren porrota jaso du Blancos de Rueda Valladoliden aurka 76-61 galduta. Sito Alonsoren taldeak itxura kaskarra eman du aurkari zuzen baten aurka, eta sailkapenean burua altxatu ezinik jarraitzen dute.

Gipuzkoako taldeak asko sufritu du aurreneko minutuetan, eta puntu gehiegi jaso ditu. Salgadok 8-9 markagailuan goitik jarri du Lagun Aro, baina Blancos de Ruedak erasoan erakustaldia eman du, eta 14-0eko partziala lortu du (22-9). Donostiako taldeak partidan bizirik jarraitzeko ahalegina egin du, eta 22-14koarekin bukatu da aurreneko laurdena.

Bigarren laurdenean Lagun Aro puntu bakarrera hurbildu da markagailuan Ibekweren lan onari esker, baina Valladolideko taldeak intentsitate gehiago jarri du kantxan, eta aldea handitu egin du (35-29). Atsedenaldira Sito Alonsoren mutilak 44-35 galtzen joan dira.

Lagun Arok markagailuko aldea murritzeko ahalegina egin du atsedenaldiaren ostean, baina Blancos de Ruedako defentsa oso sendo mantendu da. Valladolideko taldeak markagailuko aldeari eusti dio (57-45), eta Sito Alonosren mutilek ezin izan dute emaitza irauli. Etxeko taldeak 12 puntuko aldea bikain mantendu du (62-50).

Azkenengo laurdenean Donostiako taldeak erasoan guztia eman du, baina Valladolidek ere puntuak lortu ditu, eta jokalariek ondo eusti dute (69-57). GBC azkenengo minutuetan ezinean aritu da, eta garaipena Pisuergako taldearentzat izan da (76-71).

Fitxa teknikoa:

76- Blancos de Rueda (22+22+18+14): Renfroe (18), Navarro (3), Tripkovic (4), Martin (7), Hunter (18) -hasierako bostekoa-, Grimau (7), O'Leary (9), Mohammed (4), Sinanovic (2), Cizauskas (4), Edu Ruiz (-) eta Izquierdo (-).

61- Lagun Aro GBC (14+21+15+11): Salgado (8), Papamakarios (-), Kuksiks (2), Rubio (2), Doblas (9) -hasierako bostekoa-, Woods (4), Taylor (8), Neto (15), Korolev (2), Ibekwe (9) eta Diez (2).


Albisteak (2)